ARTISAUTZA SASTREA

San Antonio, 23
01005 Vitoria-Gasteiz Araba
Tel. 945033417

Ordutegia: Astegunetan: 10:00-13:30 16:30-20:00

Larunbatetan: 10:00-14:00

Eskatu hitzordua lanorduetatik kanpo.

DAVID ROMERO SASTRERIA

Artisau diseinua

Artisau tradiziozko neurriko sastreria Gasteizko erdigunean. Goi mailako joskintza lanak egiten ditugu kalitate goreneko akaberako jantzi berriaren itxura izateko material deformaezinak erabiliz. Gure trajeek segurtasuna emango dizute edozein ospakizun edo ekitalditan eta baita eguneroko bizitzan ere.
Gure diseinuak gustura, modara edo zure aukeraren joerara moldatzen dira. Gure bezeroak merezi dituen estiloarekin eta erosotasunarekin sortzen ditugu jantziak.

Eskakizun zorrotzena eta goreneko kalitatea bermatzen ditugu diseinuan, patroigintzan eta oihaletan gizon zein emakumeentzako joskintzan. Goi mailako jantzigintza eskaera handieneko egoeretarako. Hutsik gabeko etiketa senargai, aitabitxi nahiz ekitaldia zuzendu behar duenarentzako. Togak eta exekutiboentzako trajeak. Zure jantzien eraldaketa ere egiten dugu.

Tradizioa eta estiloa

David Romero González, maisu eta artisau sastreak, bide luzea egin du jantzigintzan, hiru hamarkada luzez neurrira egindako joskintza esklusiboan arituz.

1976an Sastrerian graduatua, Quiton ireki zuen bere lehendabiziko tailerra, hasiera hartan gehien bat instituzioentzat lan eginez. Hezkuntza eta Kultura ministerioarentzako aritu izan da neurriko mozketa eta joskintza kurtsoak emanez, baita arlo industrialean ere.

Madrilen ezkongaientzako soinekoen dendatan egin du lan izen eta ospe handiko etxeentzat. Bost urtez Sastrería Cornejo etxean tailer arduraduna izan da.
Egun, ondo janztearen zaletuak bere esanetara gaitu Gasteizko San Antonio kalean. Akatsik gabeko agerraldia eskatzen duen ekitaldi baterako neurrira eginiko trajea behar baduzu eskatu txanda berandu baino lehen. Gure prezioek harrituko zaituzte eta asetze-gradurik altuena lortuko duzu.



DAVID ROMERO SASTRERIA facebook twitter

JOSKINTZA